XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristoren jazokunak gomuteteak asko irakasten dau done-bidean yarraituteko sendotu, ta irabaziak ugeritu egiten dauz.

Kurutzearen ezaugarria (aitearen) bizitza guztian astiro ta itzaltasunagaz egitea, Lourdes'ko Bernarda zoriondunaren egimen garaiak virtudes heroicas egiztatuteko imiñi eben; eta egoki izango dala uste dot Berbizkundeko Kostantino Aba'k gai onetan Domingori buruz diñoana: Koruan, naiz ikastolan, naiz yantokian Aitearen Domingo'k lez egiten iñor eneban ikusi.

Eztakit ondo zer asmetan neuntson.

Berbak garbi esan, kurutzeak astiro egin, zaletasun eta batutasun aundiagaz.

Tximis-burdi (tranbia)-etan, Elexa aurretatik igarotean eta biraua entzuten ebanean, Erroma'n Aitearen egiten ikusi neban.

Bigun eta samur, arpegia gorrituta Andra-Maria'ren aurrean kurutz-irudia egiten sarritan asmau neban, ikastetxe nagusira yoan aurretik, koruan bakarrik egoanean eta bere gelan be bai.

¡Domingo Aba'k bai emoten dauskuz emen ikaskizun ederr eta yarraigarriak!.

Aitearen egiteak gatx ez dirudi, baña tximisburdietan (tranbietan) nai osteango burdikietan aldatz gora egiten da, askok esamesen bildurragaitik egin barik isten dabe.